2014/01/20

Aurkezpena



SAIOETAN GOGORATU BEHARREKOA

 

 EKARRI BEHARREKO GAUZAK


Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak
edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa
burutu.

ASISTENTZIA KLASEETARA

         Klaseetara DENEK etorri beharko dute, nahiz eta erdi gaixo,  edo lesionatuta egon.

Lesioa eta saioaren arabera, bi aukera izango dituzu: Saioan parte hartzeko aurkitzen dituzun aukera posible guztietan parte hartzea: lagunei lagundu, egin ditzakezun ariketak egin, nolabait parte hartu.....

Ezin baduzu “ezer ez egin”, “saioa egiten ez dutenen plantila” bete eta irakasleari entregatu beharko diozu..

         Gurasoen justifikanteak ez ditut hartuko. Norbaitek zerbait larria izango balu medikoaren agiria ekarri beharko du eta medikuak zehaztu beharko du idatziz zer den ikasleak egin ezin duena.



KLASEETAKO PUNTUALITATE ETA ORDUTEGIA


         Aurreko klasea bukatu ondoren,berehala sartu beharko duzue aldageletan eta aldatzeko 5 minutu besterik ez dituzue izango.  Behin barrura sartuta ezin da jan eta gutxiago zikindu.


         Klasearen azken 10 minutuak dutxatzeko erabiliko dituzue.Dutxa derrigorrezkoa izango da.10 minutuak pasa ondoren guztiak aldageletatik kanpora egon beharko duzue hurrengo klasekoak sartu ahal izateko.

Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako.


ARAUTEGIA

Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure
praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.
Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.
Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.
Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.


Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea